
EZAGUTU NAZIOARTEKOTZEA:
Nazioartekotzea | Proiektuak | Ikertzaileak | Tesiak | Artikuluak eta Konferentziak
Helburu nagusiak
Enpresen nazioartekotzeari buruzko ikerketak enpresen oinarrizko helburu bati erantzuten dio: enpresak laguntzea atzerrian ezartzen direnean, prozesu horren kudeaketa hobetzeko aukera emango dioten mekanismoz eta tresnaz hornituz.Ikerketa arlo horrek hiru azpi-arlo ditu:
- Nazioartekotzeko estrategiak: Enpresak nazioartekotzeko estrategia egokiak diseinatzea eta ezartzea, enplegua sortzeko modu lehiakor batean eta sozialki arduratsuan.
- Nazioarteko enpresak kudeatzeko ereduak: Nazioarteko testuinguruetan dauden enpresentzako gestio eredu egokiak diseinatzea eta ezartzea.
- Pertsonak maila globalean kudeatzea: Multikulturalitate inguruneetako atzerriratze eta sorterriratze prozesuen kudeaketa. Atzerrian enpresak ezartzeko prozesuaren kudeaketak ikuspegi sozialki arduratsua izan behar duela azpimarratzen da.



