Datorren ostiralean, hilaren 23an, Openbasque proiektuaren ildoan proiektura atxikita dauden enpresekin Caf, Orbea, Grupo Gureak, Lantegi Batuak, Fagor Electrodomésticos, Eroski, Euskaltel eta Obe Hettich) Open Innovation tematikapean antolatzen ditugun hurrengo tailerra ospatuko da, oraingo honetan intraorganizazio edo enpresa barruko berrikuntzaren inguruko tailer praktikoa hain zuzen ere.
Tailer praktiko honetako helburuak:
- Enpresa barruko berrikuntza kontzeptua zer den azaldu, horrelako berrikuntza sistematizatzeak enpresari zein onura ekar diezazkiokeen ezagutaraztea eta berrikuntza mota hau era eraginkor batean bai enpresa baita instituzioetan ere nola eman daitekeen lagungarri zaizkigun erreminta, mekanismo eta dinamika desberdinen azalpena ematea.
- Enpresekin Enpresa barruko berrikuntza aktibatzeko identifikatu diren akzio eta ekimenak martxan nola jarri era dinamiko batean lantzea.
Ondorengo asteetan, Openbasqueko web orrian baita MIKekoan ere tailer honek emango duena eta bertatik irtengo diren konklusioak kontatuko dizkizuegu, bideo eta guzti!
Era berean, gogorarazi nahi dizuegu, web orri honetan proiektuko gainontzeko aurkezpen eta bideoak eskuragarri dauzkazuela. Zuen gustukoak izan daitezela espero dugu!
